ETXEBIZITZETAKO OBREI BURUZKO GALDERAK


 

 

Etxebizitzan obrak egingo ditut. Sutearori jakinarazi behar al diot?

Sutearori abisatu behar zaio egin beharreko obrak “obra handiak” badira. Etxebizitzan konponketa txikiak egingo badira (esate baterako, gelak margotzea, komunean zein geletan konponketa txikiak…) ez zaio zertan Sutearori jakinarazi.

Teilatua guztiz konponduko bada, etxebizitza handituko bada… jakinarazi egin behar zaio Sutearori. Arrazoi bat baino gehiago dago horretarako:

  • Ez dauka laguntzarik teilaturik ez daukan etxebizitza batean ura dela, haizea dela edo lapurretak direla-eta izandako ezbeharrak.
  • Ez dauka laguntzarik obrak egiterakoan sortutako kalteak.
  • Obra horien ondorioz nire etxebizitzaren balioa handitu egin da. Ez bazaio Sutearori komunikatzen etxebizitzaren balioa ez da eguneratuta egongo, eta ezbeharren bat izanez gero arazoren bat edo beste izan genezake.
Zein ondorio dauka hitzarmena etenda egoteak?

Obrak egiten ari diren bitartean etxebizitzan obren ondorioz izandako kalteak eragin dituenaren erantzukizuna izango dira. Sutearok ez du obra horien ondorioz eragindako kalteen aurrean erantzungo. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da obra egingo duten profesionalek erantzukizun zibileko asegurua duten egiaztatzea

Obrak egiten diren bitartean nire etxea bajan egongo al da?

EZ, obrak handiak badira, egiten diren bitartean hitzarmena ETENDA egongo da, baina ez bajan. Desberdintasuna da hitzarmena etenda egon arren ere bazkideak ez duela bazkide izaera galtzen. Bazkide izaten jarraituko du, eskubide eta betebehar guztiekin, nahiz eta obretan dagoen bitartean ez duen ekarpenik ordaindu behar izango.

Egindako obren ondorioz, etxebizitzan kalteak izan dira. Sutearoren laguntzarik jasoko da?

Demagun auzokideak lanak egin dituela bere etxebizitzan, eta lan horien ondorioz, gure etxebizitzak kalteak jasan dituela. Kasu horretan, Sutearok kalteak erreklamatuko dizkio kalte-sortzaileari, baina EZ du bere gain hartuko kalte horien ordaina, laguntzek ez dituztelako jasotzen halakoak.

Era berean, guk lanak egin eta auzokideari kalterik eragin badiogu, Sutearok ez ditu ordainduko guk eragindako kalteak. Erantzukizun zibilak babesten ditu auzokideari eragin diezaiokegun kalte txikiak (adibidez, koadro bat ipintzean edo konponketa txiki bat egitean), baina ez obra handien ondorioz eragindako kalteak. Obra handiak egitekotan, komeni zaigu lanak egiten dituen enpresak aseguru propioa duela ziurtatzea, kalte horiek erantzun ahal izateko.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?