PREBENTZIO NEURRIEI BURUZKO GALDERAK


 

Ba al dauka Sutearok tximistak eragindako gaintentsioen kontrako prebentzio neurririk?

Sutearok oinaztu edo tximistaren eraginez (baina ez Iberdrolaren eraginez) tresna elektrikoetan sortutako kalteak babesten ditu baina kontutan izan behar da FRANKIZIAK ezarrita daudela “babesteko tresnak ezarrita ez dituzten eraikinetan” (Laguntzak emateko akorduak- liburuan 1. akordua 3. puntua 12. orrialdea).

Frankiziak hauek dira:

  • %10 lehenengo siniestroan
  • %30 bigarren siniestroan
  • %50 hirugarren siniestroan
  • 4 . siniestrotik aurrera EZ da babesik egongo.

Sutearok baditu bere bulegoetan horrelako tresnak. Matxurak bat-bateko tentsio aldaketak eragiten ditu, eta tresnok eragotzi egiten dituzte bat-bateko tentsio aldaketa horiek. Tresna hauek jartzeko bi aukera daude:

a. Bazkideak berak erosi eta instala ditzake edo
b. Bazkideak Sutearori etxera instalatzaile bat bidaltzeko eska diezaioke hark jar ditzan. Horretarako nahikoa da Sutearora deitzea 946300062 telefonora.

Babesteko tresna bakoitzaren prezioa, instalazioa barne, jarraian zehazten dena da (gutun honekin batera doan triptikoan ikusi ahal duzue aparatu bakoitzaren argazkia).

  • DEHNguard M TT 2P 275- Art Nº -952 110 Exekuzio monofasikoa: 125 euro.
  • DEHNguard M TT 275 –Art. Nº 952 310- Exekuzio trifasikoa: 200 euro.
  • DEHN gate- Art Nº 909 703- Telebista, SAT eta bideoa babesteko: 105 euro.
  • DEHNlink- Art. Nº 929 028- Telefono lineak babesteko: 105 euro.
  • DEHNPATCH DPMA Art Nº 929 100-Ordenagailuak bebesteko: 110 euro

Oinaztu babesleak jarrita dauden eraikinetan ez da normalean oinaztu siniestrorik egoten. Hala ere, era horretako siniestrorik egonez gero beti %100a kobratuko luke bazkideak.

Era berean oinaztu babesleren bat edozein arrazoirengatik aldatu beharko balitz, aldaketa honek ez luke kosturik edukiko bazkidearentzat.

Etxebizitzetan alarma ezarri dut. Hobari edo bonifikaziorik izateko eskubidea daukat?

Etxean lapurreten aurkako alarma-sistema edukitzeak, bere horretan, ez du hobari edo bonifikaziorik ekarriko. Halako elementuak ezartzea prebentzio-neurria da; bazkidearen aukera bat da, baina ez dute hobaririk ekarriko.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?