12 HILABETE
12 AHOLKU
9
Etxebizitzan sutea gertatuz gero zer egin
Ezin duzu itzali, baina IHES EGIN DEZAKEZU:
- Etxetik irten eta ate guztiak itxi.
- Utzi giltza kanpotik jarrita edo larrialdi zerbitzuei eman.
- 112 zenbakira deitu.
- Gelditu inguruan, toki seguruan.
Ezin duzu itzali eta EZIN DUZU IHES EGIN:
- Sutatik urrundu eta itxi ate guztiak.
- Babestu zaitez sutatik urrunen dagoen eta leihoa duen gelan.
- 112 zenbakira deitu.
- Begi-bistan jar zaitez leihoren batean, su-hiltzaileak heldu arte.
11
Etxebizitzaren inguruan sutea gertatuz gero, hau egin
- Sua txikia bada erabili su-itzalgailua.
- Sua handia bada eta ezin baduzu itzali 112 zenbakira deitu.
- Etxebizitzako ateak eta leihoak itxi.
- Ahal baduzu, busti teilatua eta leihoak, eta inguruak mangera erabiliz.
- Gelditu inguruko leku seguru batean.
- Baliteke larrialdi zerbitzuek zure beharra izatea.











