SU-ITZALGAILUEI BURUZKO GALDERAK


Su-itzalgailuak urtean behin aldatu behar al dira?

Ez. Su-itzalgailuaren bonbona ez da iraungitzen 20 urte pasatu arte. Barruan daukan materiala bost urtean behin aldatu behar da, eta aldaketa hori Sutearok egiten du bazkideen laguntzarekin.

Komeni da lantzean behin su-itzalgailuaren presioa adierazten duen orratza eremu berdean dagoen ikustea. Orratza, gutxienez, urtean behin berrikusi behar da. Orratza eremu berdearen ezkerraldeko eremu gorrian badago, su-itzalgailua aldatu egin behar da, presioa galdu duelako. Aldaketa hori doakoa da. Komeni da, era berean, urtean behin su-itzalgailua hartzea eta mugitzea, buruz behera jarrita, eta gero berriz eskegitzea.

Non jarri behar da su-itzalgailua?

Kanpotik zein barrutik, etxetik irteteko erabiltzen dugun atetik ahal denik eta gertuen, eta lurretik, gutxi gorabehera 1,70 m-ko altueran eskegita.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?