NOLA ANTOLATZEN GARA
Erakundearen eta Sutearo bakoitzaren
zuzendaritza eta organigrama
ERAKUNDEAREN BATZAR NAGUSIA
Erakundearen Batzar Nagusia federatutako Sutearo guztietako konpromisarioek osatzen dute (Sutearo bakoitzeko bat eta beste bat 50 bazkideko, beraz, gutxienez 2 Sutearo bakoitzeko, eta gehienez 6).
Batzar Nagusia organo gorena da, eta bertan gai guztiak jorratu eta erabaki daitezke.
SUTEARO BAKOITZAREN BATZAR NAGUSIA
Batzar Nagusia bazkide guztiek osatzen dute. Bertan gai guztiak landu daitezke eta bazkide guztiek bete behar ditzute bertan hartutako erabakiak.
Batzarretan gehiengoak hartutako erabakiak eta kontuen kudeaketa Erakundearen mende dago. Sutearo bakoitzak afiliatu kopuruaren proportzioan dituen ordezkarien bidez parte hartzen du Erakundearen Batzar Nagusian.
ERAKUNDEAREN ZUZENDARITZA BATZORDEA
Hauek dira zuzendaritza batzordeko kideak: sei Sutearotako ordezkariak, Erakundeko lehendakaria eta lehendakariordea, Zaintza batzordeko kide bat eta Sustatzaileen batzordeko beste bat.
Gerenteak eta bulegoko ordezkari batek ere parte hartzen dute, txosten egile eta idazkari ardurarekin.
Erakundearen zuzendaritza, batzarren artean, Zuzendaritza batzordeari dagokio. Zuzendaritza batzordearen zereginak dira Batzar Nagusiaren erabakiak betetzea eta betearaztea, Erakundearen eta elkartekideen kudeaketa onaz arduratzea, estatutuak eta legedia beteta.
Urtean behin, gutxienez, Zuzendaritza batzordearen batzar bat egiten da, Sutearo bakoitzeko kide batekin.
SUTEARO BAKOITZAREN ZUZENDARITZA BATZORDEA
Auzo edo eremu bakoitzeko ordezkari bat egoten da, txandaka, alfabeto ordenaren arabera. Kopurua aldatu egin liteke, afiliatu kopuruaren eta auzoen edo eremuen banaketaren arabera. Gaur gaurkoz, Sutearo bakoitzaren zuzendaritza batzordea osatzen duten kideen kopurua 2 eta 13 artekoa da.
Batzarren artean, zuzendaritza batzordeari dagokio Erakundeari eman ez zaion guztiaren kudeaketaren ardura.
Era berean, tokatzen zaionean, Erakundeko Zuzendaritza batzordean ere parte hartzen du.
Eskualdeko batzarretara eta Erakundearen batzorde zabaldura joaten da, baita Batzar Nagusira ere, Sutearo bakoitzari, afiliazioaren arabera, dagokion kopuruan.
SUSTATZAILEEN BATZORDEA
8 kidek osatzen dute, eta beraien egitekoa Sutearok bere filosofia gordetzen duela zaintzea da. Norabidea aldatu duela uste badute Ez Ohiko Batzar Nagusirako deia egin dezakete.
ZAINTZA BATZORDEA
Hauek dira kideak: azkeneko hiru lehendakariak, gaur egungo lehendakaria eta lehendakariordea, Sustatzaileen batzordeko kide bat eta gerentea. Batzorde honen zeregina da Erakundearen eta Sutearoen eguneroko jarduera zaintzea, eta Zuzendaritza batzordeari laguntza eta aholkularitza ematea.
DIZIPLINA BATZORDEA
5 Sutearoko bost kidek osatzen dute, eta bazkideen arteko harreman gatazkatsuak zuzentzea da beraien zeregina.
ERAKUNDEAREN GERENTZIA ETA BULEGOA
Sutearo bakoitzaren talde kudeatzailea ere bada, izan ere, Sutearoek beren kudeaketa Erakundearen esku utzi dute. Horrela, Erakundearen bulegoari dagozkion guztiak Sutearo guztien izenean egiten dituen lanak ere badira, eta, beraz, haien Kudeaketa Organoa ere bada.