BAZKIDETZAREN BAJEN ONDORIOZKO
ITZULKETEI BURUZKO GALDERAK


 

Zer egin behar dut nire hitzarmenari baja emateko?

Sutearoren bulegora deitu behar da bajaren berri emateko. Bulegotik gutun bat bidaliko zaio bazkideari, bertan bajaren arrazoia idatz dezan eta sina dezan.

Hitzarmenaren bajak dagokion geldikina, baldin badago, eta sarrera kuota itzultzeko eskubidea emango du. BAINA, hala ere, zenbateko horiek itzultzeko, lehenengo, sinatutako gutuna hartu behar da bulegoan.

Zein zenbateko itzultzen da?

utearoren gaur egungo araudiaren arabera, kontuen likidazioak bi etapa ditu:

1. Urteko ekarpenetako soberakinena.

2. Sarrera kuotarena.

Urteko ekarpenen soberakinak berehala ordainduko dira, sinatutako baja eskaera egiterakoan bazkideak emandako kontu korrontean.

Sarrera kuota Sutearon sartu zeneko hamargarren urteurrena betetzen denean itzuliko da.

×

WhatsApp

× Zertan lagun zaitzakegu?