Sutearo bazkideok osatzen eta kudeatzen dugun
elkarri laguntzeko erakundea da.
SUTEARON BEZEROAK DAUDE
EZ
Sutearon ez dago bezerorik,
erabakitzeko ahalmena dugun
bazkidez osatuta dago.
SUTEARON SUAK ERAGINDAKO KALTEAK BABESTEN DIRA BAKARRIK
EZ
Suak eragindako kalteaz gain,
Akordioetan zehaztuta dauden Laguntzak
jasotzeko eskubidea dugu bazkideak,
araudietan ezarritako baldintzak betetzen badira.
SUTEARO ERAKUNDE PIRAMIDALA DA
EZ
Bazkide guztiok eskubide eta betebehar berberak ditugu.
Ez dago erabakirik hartzen duen
kanpoko erakunde edo gestorerik.
SUTEAROREN HELBURU NAGUSIA ETEKINAK LORTZEA DA
EZ
Bazkideon ekarpenak gastuak ordaintzeko
erabiltzen ditugu,eta soberakina
bazkidearen “poltsan” geratzen da.
SUTEARO ORAIN DELA 35 URTE SORTU ZEN
EZ
Sutearoko Erakundea da orain dela 35 urte sortu zena. Auzolanean oinarritutako hainbat erakunderen jarraitzailea da Sutearo, eta horiek mendeetan zehar existitu izan dira.
SUTEARO AMOREBIETA-ETXANON (BIZKAIA) KOKATUTA DAGO
EZ
Sutearoko Bulegoa da Amorebieta-Etxanon kokatuta dagoena. Erakundea osatzen duten 39 ermandadeak Bizkaian, Gizpuzkoan eta Arabako lurralde historikoetan zehar hedatuta daude.
ERAKUNDE ZAHARKITUA DA, ETA EZ DU TOKIRIK GAUR EGUNGO GIZARTEAN
EZ
Sutearo oinarri sendoa duen proiektua da,
eta urteetan zehar irauteko ahlamena duela erakutsi du.